XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUBERRIALDIA

HASIERAKO AGURRA

205. Zuzendariak, aitaren egin ondoren, herria agurtzen du, honelatsu:

Gaur argi batek distiratuko du gure gainean: Jauna jaio baitzaigu, eta Haren erregetzak ez du azkenik izango. Gizon eginik, gure artean jarri du Jaunak bizilekua.

Egia eder honen pozean deitu gaitu gaur Elizak kristau-batzarrera.

Edota, Eguberri-zortziurren barruan, Familia santuaren igandean:

Gure Jaungoikoa lurrean agertu zen, eta gizakien artean bizi izan zen eta gizon-emakume gehienak bezala, familia batean jaio, hazi eta hezi.

Hauxe da, senideok, igande honetan, Gabon-jaien giro pozgarrian, gogoratzen eta ospatzen duguna: Jesus, Maria eta Josek egiten zuten Familia Santua.

Berari begira eskerrak emango dizkiogu Jainkoari, gugandik hain hurbil agertu nahi izan duelako; eta eredu honen aurrean jarriko ditugu geure familiak, argibide eta laguntza izan dezaten.

Presta gaitezen, bada, hastera goazen ospakizun hau Eguberri-giroko poztasunean eta esker onean; burutu ahal dezagun.

Edota, Eguberri-zortzigarrenean. Urteberri-egunean: